Skip to main content

Hemen da Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea

Hemen da Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea

Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen ekitaldi berria abian da beste behin, herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatzeko eta trantsizio energetikoan aurrera egiteko.

Urriaren 17tik 26ra jarduera ugari antolatuko dira: dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen dituztenak. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren laguntzarekin.

Goierri eskualdean hainbat ekintza antolatuko dira, hala nola:

  • Hitzaldia: Ibaien eta hauen landarediaren garrantzia. Ordizia, 2025/10/22.
  • Tailerra: ‘Basoak eta batez ere ibarbasoek betetzen dituzten funtzioen inguruko kontzientzia’. Ordizia, 2025/10/22.
  • Ikuskizuna: Trakamatraka. Idiazabal, 2025/10/24.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen: ASTEKLIMA 2025.

Data

16 Urria 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia