Skip to main content

Negu honetan gasaren faktura ulertzeko eta aurrezteko 4 gako

Negu honetan gasaren faktura ulertzeko eta aurrezteko 4 gako

Hotza iristearekin batera, gas-kontsumoa handitu egiten da, eta garrantzitsua da zehazki zer ordaintzen ari garen jakitea. Faktura ondo ulertzeak zure gastua hobeto kontrolatzen lagun diezazuke eta negu honetan ezustekoak saihestu.

1. Zure kontsumoa
Fakturan kWh-etan agertzen da kontsumoa; hau da, fakturazio-aldian (normalean hilabete edo bi) erabili duzun energia.
Kontagailuaren bi irakurketa ikusiko dituzu: aurrekoa eta oraingoa. Bien arteko aldeak kontsumitutako metro kubikoak adierazten ditu, eta horiek automatikoki bihurtzen dira kWh-etara bihurketa-faktore baten bidez.
  - “Estimado/aurreikusita” agertzen bada, benetako irakurketa egin ez dela esan nahi du, eta zure benetako kontsumoarekiko aldeak egon daitezke.

2. Tarte finkoa
Kontsumitu gabe ere beti ordaintzen duzun zatia da.
Fakturatutako egunak zure tarifari dagokion eguneko prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da.

3. Tarte aldakorra
Kontsumoaren arabera aldatzen da,.
Erabilitako kWh-ak zure tarifako kWh-aren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da.
Hemen aurrezteko aukerarik handiena duzu: berogailua doituz, isolamendua hobetuz edo ohiturak aldatuz, zure faktura nabarmen jaitsi daiteke.

4. TUR tarifa duzu?
TUR tarifa (Azken Aukerako Tarifa, tarifa erregulatua) gaur egun ekonomikoena da gas naturala duten etxe gehienentzat.
Fakturan agertzen den komertzializatzailearen izena begiratuta jakin dezakezu TUR tarifa hau duzun ala ez:
• Hauetako bat baduzu, TUR tarifa duzu:


• Bestelako komertzializatzaile bat agertzen bada, merkatu librean zaude.

Atal hauek ondo ulertzeak zure gas-kontsumoa eta gastuak benetan kontrolpean izaten lagunduko dizu.
Eta zalantzarik baduzu edo TUR tarifara pasa zaitezkeen jakin nahi baduzu, Goierriko Energia Bulegotik laguntza eman diezazukegu.

 

Data

14 Azaroa 2025

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia