Skip to main content

Goierriko Energia Bulegoaren egutegi berria

Goierriko Energia Bulegoaren egutegi berria

Urtarrilaren 19tik aurrera, Goierriko Energia Bulegoaren egutegia aldatu egingo da, Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoak eskaintzen duen egutegia partekatuz. Hortaz, bi zerbitzuak ordutegi eta leku berean emango dira.

Zerbitzua honako ordutegi eta lekuetan eskainiko da:

       Goizez 10:00etatik 14:00etara

  • Ordizia: astelehena eta asteazkena
    Udaletxean, Kale Nagusia, 24
  • Beasain: asteartea eta ostirala
    Martina Maiz, 3
  • Lazkao: osteguna
    Udaletxean, Euskadi Enparantza, z/g

Horrez gain, udan izan ezik, arratsaldez ere 15:00etatik 17:00etara arreta jaso ahal izango da Goiekin (Arranomendia 5, NBF eraikina, Ordizia), astelehenetik ostegunera.

Zerbitzuaren antolaketa egokia bermatzeko, aurretiko hitzordua hartzea eskatzen da, bai energia bulegoarentzat bai kontsumo bulegoarentzat.

Tel.: 843 739 988

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

15 Urtarrila 2026

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia