Energia kontratuak sinatzeko praktika onak
Argindar edo gas kontratu bat egitean, garrantzitsua da hainbat alderdi kontuan hartzea, prozesua modu egokian egin dadin eta gero arazo bihur ez dadin.
- Argi izan norekin hitz egiten duzun. Ziurtatu zein komertzializatzailerekin ari zaren; zalantzarik baduzu edo ez badute argi adierazten, hobe prozesuarekin ez jarraitzea.
- Ondo ulertu kontratatzen ari zarena:
- Prezioak eta baldintzak
- Zerbitzu gehigarririk dagoen (ez dira derrigorrezkoak)
- Kontratuaren iraupena
- Iraunkortasunik duen - Egiaztatu zure datuak zuzenak diren.
- Sinatu aurretik, eskatu eskaintza bidaltzeko eta ziurtatu bertan agertzen dena kontratatu nahi duzunarekin bat datorrela.
- Sinatu ondoren, kontratuaren kopia jaso behar duzu.
Momentuan ziur ez bazaude, ez ezazu onartu eskaintza urduritasunagatik. Hobe da pixka bat itxarotea, lasai aztertzea eta ondoren erabakia hartzea.