Argindarraren prezioa: non kontsultatu informazio fidagarria
Azken egunetan asko hitz egiten ari da argindarraren prezioaz, informazio asko zabalduz.
Horregatik, garrantzitsua da informazio eguneratua eta egiazkoa non kontsultatu jakitea.
Elektrizitatearen prezioari buruzko informazioa kontsultatzeko, ESIOS plataforma erabil daiteke:
- Merkatuaren eguneroko prezioak ikusteko: egin klik hemen
- Prezioak azken urteetan nola aldatu diren ikusteko: egin klik hemen
KONTUZ! Honek ez du esan nahi zuk, zure kontratuarekin, prezio hauek ordaintzen dituzunik. Merkatuak dituen prezioak dira. Beraz, zehazki zenbat ordaintzen duzun jakiteko, zure kontratua edo faktura begiratu behar duzu.
Horretarako, bi kontzeptu nagusi aztertzea komeni da:
- Potentzia edo termino finkoa: kontratatutako potentziarengatik hilero ordaintzen dena.
- Energia kontsumoa edo termino aldakorra: kontsumitutako kWh bakoitzeko ordaintzen dena.
Kontzeptu hauek aztertuta, ordaintzen duzuna eta merkatuaren prezioa alderatu daitezke, kontratua egokia den ala ez baloratuz.