Skip to main content

Uda honetan zure energia-kontsumoa murriztu

Uda honetan zure energia-kontsumoa murriztu

Udako hilabeteetan, etxeetan elektrizitate-kontsumoa handitu ohi da, batez ere hozte-sistemen erabileragatik eta etxetresna elektrikoen funtzionamenduagatik. Hala ere, ohitura txiki batzuekin posible da kontsumoa murriztea erosotasunik galdu gabe.

Aire girotua

Udan kontsumo handienetako bat aire girotua da. Gomendatzen da:

  • Tenperatura 26 °C inguruan mantentzea.
  • Kanpoko tenperaturarekiko alde handiak saihestea.
  • Beharrezkoa ez denean itzaltzea edo programatzea.

Gradu bat jaisteak energia-kontsumoa nabarmen handitzen du.

Hozkailua

Udan hozkailuak gehiago lan egiten du, eta horregatik garrantzitsua da:

  • Ateak maiz edo denbora luzez ez irekitzea, kontsumoa % 20 murriztu daiteke.
  • Elikagai beroak ez sartzea.
  • Elikagaiak zuzenean hozkailuan desizoztea.
  • Gailuaren atzealdean aireztapen egokia bermatzea. 

Etxetresna elektrikoak

Eguneko ordu zentraletan hainbat etxetresna aldi berean erabiltzeak kontsumoa eta etxeko beroa handitu ditzake. Gomendatzen da:

  • Labea, garbigailua edo ontzi-garbigailua eguneko ordu freskoenetan erabiltzea.
  • Erabilerak momentu berean ez pilatzea.

Eta ez ahaztu goizeko lehen orduetan edo gauez aireztapen naturala aprobetxatzea.

Iturria: ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE! - Gipuzkoa Argitu

Data

17 Ekaina 2026

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia