Skip to main content

Negu honetan energia aurreztu erosotasunari uko egin gabe

Negu honetan energia aurreztu erosotasunari uko egin gabe

Hotzarekin batera, etxeetako energia kontsumoa handitu egiten da berokuntza, ur beroa eta argiztapena gehiago erabiltzen direlako. Hala ere, gure ohituretan aldaketa txiki batzuk eginez, kontsumoa eta energia-faktura murriztu ditzakegu erosotasunari uko egin gabe.

Aprobetxatu eguzkiaren beroa

Eguzkitsu dagoenean, ireki pertsianak eta gortinak etxebizitzara beroa eta argi naturala sar daitezen. Iluntzean, itxi berriro bero-galerak murrizteko.

Ez estali erradiadoreak

Altzariek, gortinek edo arropak beroaren banaketa zailtzen dute. Erradiadoreak libre mantentzeak haien eraginkortasuna hobetzen du.

Identifikatu aire korronteak

Ate eta leihoetako zirrikitu txikiek bero galera handiak eragin ditzakete. Burleteak jartzea edo junturak zigilatzea irtenbide erraza eta merkea da.

Aireztatu modu eraginkorrean

Airea berritzea garrantzitsua da, baita neguan ere. Aireztapen labur baina intentsibo batekin nahikoa izaten da airearen kalitatea bermatzeko etxebizitza gehiegi hoztu gabe.

Berokuntza sistema berrikusi

Erradiadoreak purgatzeak eta instalazioaren mantentze-lanak aldizka egiteak sistemaren errendimendua hobetzen du eta alferrikako kontsumoak saihesten laguntzen du.

Gehiago hemen.

Neurri hauetako gehienek ez dute inbertsio handirik eskatzen, eta energia fakturak murrizteaz gain, etxebizitzaren erosotasuna hobetzen dute energiaren erabilera eraginkorragoa sustatuz.

 

Data

19 Azaroa 2026

Kategoria

Ingurumena
Ezin izan dugu zure harpidetza baliozkotu.
Zure harpidetza egin da.

Harpidetu zaitez gure azken berriak jasotzeko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia