Tokiko Agenda 21eko ekintza planak garatzeko diru-laguntzak
Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean jasotako ekintza zehatz bati erantzuna eman eta ingurumen hobekuntza etengabean eta iraunkortasun printzipioetan aurrera egiteko helburua duten jarduerak bultzatzea da diru laguntza hauen xedea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 8ra arte.
Lehentasuna izango dute ondorengo eremu tematikoekin lotura duten ekintzak:
a. Tokiko Agenda 21en ekintza planak: udal mailako iraunkortasun plan estrategikoak idaztea eta berrikustea.
b. Eremuak eta habitatak lehengoratzea eta hobetzea: toki eta eskualde mailan gune eta habitaten ingurumen berreskurapenerako jarduerak, honako hauek adibidez:
• Gune degradatuen ingurumen eta paisai lehengoratzea.
• Habitat naturalen kontserbazioa egoera hobetuko duten jarduerak.
• Espezie exotiko inbaditzaileen erradikaziorako jarduerak.
• Toki eta eskualdeko biodibertsitateari buruzko ikerketak. Biodibertsitatea sustatzeko proiektuak idaztea.
• Konektibitate ekologikoa, korridore ekologikoak eta habitaten desfragmentatzea.
c. Ur masen egoera hobetzea,: Ur masen egoera ekologikoa eta/edo egoera kimikoa hobetzeko asmoz egiten diren jarduerak, kalitatea nabarmen hobetuko duten saneamendu proiektuak idaztea eta isurketen inbentarioak egitea barne.
d. Kalitate akustikoa: soinu esparru edo area jakin baten kalitate akustikoa hobetzea, besteak beste, zarata mapak egitea, ekintza planak idaztea eta plan horietatik eratorriko jarduerak egitea.
e. Beste jarduera batzuk. Udalerri edo eskualdearentzat ingurumen hobekuntza nabarmena eragingo duten eta Osoko Bilkurak onartutako TA21eko ekintza planaren arabera lehentasunezko izaera duten ekintzak gauzatzeko burutzen diren jarduerak. Energia eraginkortasuneko eta aurrezteko jarduerak eta hiri-hondakinen prebentziorako eta birziklatzeko jarduerak ez dira talde honetan sartuko diru laguntza lerro espezifikoak izateagatik.
Entitate bakoitzak gehienez bi diru laguntza eskaera egin ahal izango ditu.
Diru laguntza jasotzeko jarduketa hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean eta 2016 urteko azaroaren 15a baino lehen burutu eta zuritu behar da.