12 milioi euroko laguntzak emango dira sektore estrategikoetan efizientzia eta energia berriztagarriak ezartzeko
Energiaren Euskal Erakundeak –Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak– 2015eko maiatzetik irailera bitarte 11 laguntza-programa jarriko ditu abian energia aurrezteko inbertsioak eta proiektuak ez ezik, energia berriztagarrien inbertsioak eta proiektuak ere babesteko.
Interes berezikoak dira sektore industrialak, garraioa, hirugarren sektorea, Administrazio Publikoak eta biomasa, eguzki-energia termikoa eta geotermia aprobetxatzeko teknologiak:
• Aurreikusten da 40.000 tep-etik (petrolio-tona baliokideak) gorako energia-aurrezpena lortuko dela, 66.000 etxebizitzaren energia-kontsumoaren baliokidea; horrek esan nahi du Euskadiko energia-eskaria % 0,6 murriztuko dela.
• Sektore eta teknologia bakoitzerako aurreikusitako partida guztiak 2015eko ekitaldian erabakiko dira hiru fasetan.
• Euskadirako estrategikoa den industria sektoreak bere partida izango du energia-eraginkortasuneko hobekuntzak eta iturri berriztagarriak (eguzki-energia termikoa eta geotermia, esaterako) ezartzeko.
• Interes bereziko teknologiek (biomasa-galdarak, adibidez) 750.000 euroko zuzkidura espezifikoa izango dute; Euskadin marjina handia dago iturri berriztagarri horren erabilera areagotzeko eta Europako iparraldeko mailen antzeko mailak lortzeko.
• Garraioaren sektoreak milioi bat euroko zenbatekoa du ibilgailu elektrikoak edo gas-ibilgailuak erosteko, baita ibilgailu horiek kargatzeko puntuak jartzeko ere.
Sektorea |
Proposatutako jardunak |
Zuzkidura (€) |
Hasiera-data |
Industria |
Energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko laguntzak. |
3.000.000 |
Maiatza |
Garraioa |
Garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzak. |
1.000.000 |
Maiatza |
Hirugarren sektorea |
Energia-eraginkortasunean eta nergia berriztagarrien erabileran inbertsioak egiteko laguntzak. |
2.000.000 |
Maiatza |
Administrazio Publikoak
|
Energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak egiteko laguntzak. |
1.500.000 |
Maiatza |
Beste jardun batzuk
|
Biomasaren energia aprobetxatzeko instalazioetan (galdarak) inbertsioak egiteko laguntzak |
750.000 |
Maiatza |
Energia Zerbitzuetako Enpresen bitartez inbertsioak egiteko laguntzak. |
750.000 |
Maiatza |
|
Elektrizitatea sortzeko energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egiteko laguntzak |
250.000 |
Maiatza |
|
Bizitegi-sektorean instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioak egiteko laguntzak. |
250.000 |
Maiatza |
|
Itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. |
500.000 |
Uztaila |
Informazio gehiago: Laguntza programak 2015
Iturria: Energiaren Euskal Erakundea 21/05/2015