Lan merkatuaren bilakaera: 2024ko uztaila
2024ko ekaineko datuen arabera, Goierriko langabezia tasa %7,50ekoa izan zen, EAEn %9,70 eta Gipuzkoan %7,90. Goierriko langabetuen %5,88 gizonezkoak dira eta %9,10 emakumezkoak.
Adinari erreparatuz, eskualdean 45 urte baino gehiagoko pertsonen langabezia tasa da altuena %48,70ko kopuruarekin. 25 eta 44 urte bitartekoak %37,92 dira eta 25 urte beherakoak %12,83.
Sektoreari dagokionez, langabetu gehien zerbitzuen sektorean kokatzen dira %60,41rekin.
Lan merkatuko egoeraren ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, hemen duzu azkeneko txostena eskuragarri.