Skip to main content

Lan merkatuaren bilakaera: 2026ko abuztua

Lan merkatuaren bilakaera: 2026ko abuztua

Goierrik langabezia-maila Gipuzkoako eta EAEko batez bestekoaren azpitik mantentzen du

2026ko abuztuko datuek erakusten dutenez, Goierriko lan-merkatuak bilakaera egonkorra izaten jarraitzen du. Eskualdeko langabezia-tasa %7,6koa da, Gipuzkoan erregistratutako %7,8aren eta EAEko %9,5aren azpitik.

Eskualdea, langabeen profilari erreparatuta, 45 urtetik gorako pertsonak dira talde nagusia, langabe guztien %47,24 ordezkatuz. Bestalde, 25 eta 44 urte bitartekoek %38,54 osatzen dute, eta gazteen pisua txikiagoa da.

Jardueraren arabera, zerbitzuen sektoreak jarraitzen du biltzen langabe kopuru handiena.

Kontratazioari dagokionez, abuztuan 494 kontratu sinatu ziren Goierrin. Kontratu horien %54,8 gizonei egin zitzaizkien, eta gainerako %45,2 emakumeei.

Goierriko lan-merkatuko adierazle nagusiak eta datu xehatuak ezagutu nahi dituztenek azken txostena kontsulta dezakete   folder hemen.  

Data

08 Urria 2026

Kategoria

Lan merkatua

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia