Skip to main content

Prestatu ibilbidearen aurkezpena EnpleGU programaren baitan

Prestatu ibilbidearen aurkezpena EnpleGU programaren baitan

Goiekik Prestatu ibilbidearen aurkezpen-ekitaldia egin du EnpleGU programaren baitan, apirilaren 11n, goizeko 10:00etan.

Saioa negozio-ideia bat duten eta gizarte- edo lan-bazterkeria arriskuan dauden pertsonei zuzenduta egon da, lan-merkatuan txertatzea sustatzeko eta ekintzailetza ibilbide profesional gisa baloratzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.

Sareko proiektu bat

Proiektu hau Garapen eta sei garapen agentzien arteko elkarlaneko ekimena da, eta haiek arduratuko dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian proposamen honekin bat egin nahi duten pertsona eta enpresen eskaerei erantzuteaz.

Garapenek Euskal Autonomia Erkidegoko 3 lurralde historikoetan banatutako 34 garapen-agentzia biltzen ditu. Garapen osatzen duten agentziek 189 udalerriri eskaintzen dizkiete zerbitzuak, eta horien biztanleria 2.025.393 biztanlekoa da, Euskadiko biztanleria osoaren % 91, eta gaur egun honako jarduera-eremu hauetan egiten du lan: enplegua, ekintzailetza, enpresa, merkataritzaren sustapena, turismoaren sustapena eta estrategikoak diren sektoreen sustapena.

Hauek dira parte hartuko duten agentziak: Bidasoako Garapen Agentzia (Bidasoa Activa), Añanako Koadrila, Leioako Udala – Behargintza, Goierriko Ekimena (GOIEKI), Urola Kostako Udal Elkartea eta Bermeoko Udala - Behargintza. Sei erakunde horien laguntzari esker, EnpleGU Euskal Autonomia Erkidegoko 93 udalerritan ezarri ahal izango da.

Proiektua, Euskadiko EGF+ 2021-2027 programaren baitan dago. HAZILAN+ eta EnpleGU, Europako Gizarte Funtsak % 40an finantzatzen ditu.

Prestakuntza ibilbidea: Prestatuta

Ibilbide honek laguntza eta prestakuntza emango du negozio-ideia bat abian jartzeko prozesuan zehar. Datorren maiatzaren 5ean, parte-hartzaile talde batek Prestatu ibilbideari ekingo dio, ekainaren erdialdera arte. Bi hilabete hauetan, parte-hartzaileek enpresa-kudeaketako prestakuntza jasoko dute Ibon Calvillo, Biok Zerbitzuak elkarteko aholkulariaren eskutik, Aldara aholkularitza zerbitzuko arduraduna den Amaiarekin, zeharkako gaitasunak garatzen dituzten bitartean.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, parte-hartzaileek ekintzailetzari buruzko prestakuntza jasoko dute, baita enpresari eta haren inguruneari buruzko oinarrizko ezagutzak ere. Prestakuntza hori hiru modulutan banatzen da: ekintzailetza, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta, azkenik, digitalizazioa eta Administrazioaren ekosistema.

Astearte eta ostegunetan, berriz, negozio-ideia bat martxan jartzeko beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak garatzen arituko dira. Saio horietan, funtsezko kontzeptuak landuko dira, hala nola enpresa-estrategiak, prozesuen kudeaketa, dokumentazioaren erabilera, tresna digitalak, analisia, eta komunikazioa eta marketina.

Ibilbide osoan zehar, parte-hartzaile bakoitzak 20 orduko banakako orientazioa izango du bere negozio-plana egiteko, baita 30 orduko talde-orientazioa ere. Ordu horietan, ekintzailetzarekin lotutako erakundeak bisitatuko dira.

 

Data

11 Apirila 2025

Kategoria

Laneratzea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia