Oinarrizko Gaitasunen taldeak bere ibilbidea amaitu du eta erronka berrietarako prest dago
Aurten ere abian da Elkar-Ekin Lanean enplegu programa, Goierriko Gizarteratze Sarean parte hartzen duten erakundeekin elkarlanean sortua: Caritas Goierri, Gurutze Gorria, Sarea Fundazioa, Prospektiker, EDE Fundazioa, Goierri Eskola, Biok Zerbitzuak, eskualdeko gizarte langileen ordezkaria eta Goieki, eta % 85 Gipuzkoako Foru Aldundiak eta % 15 eskualdeko udalek finantzatua.
Prestakuntza eta garapena
Programaren barruan eskaintzen den ibilbidetako bat, Oinarrizko Gaitasunak lantzearena da. Hau apirilaren 1ean, 14 parte hartzailez osaturiko talde batek hasi zuen Sarea Fundazioaren eskutik, eta ekainaren amaierara arte Goiekin egunero gelara etorriz. Hiru hilabetez, gaitasun matematikoak (50 h), gaztelania (50 h) eta gaitasun digitalak (50 h) landu zituzten, zeharkako gaitasun eta ohitura batzuk barneratzean gain.
Prestakuntza astelehenetik ostiralera egin zen, 10:00etatik 14:00etara. Astelehenetik ostegunera, Goiekiko instalazioetan Matematika eta Gaztelania arloak indartzeko saioak egin ziren. Ostiraletan, ordutegi horretan bertan, gaitasun digitalen garapenari ekin zioten, Goierri Eskolako informatika gela erabiliz.
Saioetan zehar, ikasleek honako gai hauekin lotutako funtsezko edukiak landu zituzten: irakurmena, ahozko eta idatzizko adierazpena gaztelaniaz; oinarrizko eragiketak, zenbakikuntza eta problemen ebazpena esparru matematikoan; eta tresna teknologikoak modu eraginkorrean erabiltzera bideratutako trebetasun digitalak, horien artean BAKQ plataforma Plangintza horri esker, modu integralean heldu ahal izan zitzaien oinarrizko gaitasunei zein zeharkakoei, eta, horrela, parte-hartzaileen garapen pertsonal eta akademikoan lagundu zen.
Gainera, parte-hartzaileen prestakuntza integralerako funtsezkoak diren zenbait gaitasun garatzeari garrantzi berezia eman zitzaion, hala nola puntualtasuna, erantzukizuna eta denboraren kudeaketa egokia, egutegiak eta ordutegiak erabiliz. Trebetasun horiek, helburu akademiko eta profesionalak betetzen laguntzeaz gain, konpromisoa, antolaketa pertsonala eta eguneroko lanaren autonomia ere sustatzen dituzte.
Erronka berrietarantz aurrera eginez
Ikasturtean dena ez da ikasgelako lana izan. Taldeak Oiangu eta inguruetara egin zuen txangoa, eta paisaiaz eta aire zabalaz gozatzeaz gain, egoera errealetan hizkuntza praktikatzeko aukera izan zuten. Jardunaldi desberdina eta oso aberasgarria izan zen, ikaskuntza, elkarbizitza eta naturarekiko harremana uztartuz.
Behin etapa hori amaituta eta gaindituta, 14 ikasleko taldea prest dago hurrengo urratsera salto egiteko: prestakuntza-ibilbide profesional bat egitea.
Irailaren 9an eskualdeko lan inklusio saretik antolatutako ibilbide formatibo guztiak aurkeztuko dira. Bi saio egingo dira, 10:00etan eta 15:00etan,. Animatu eta etorri zu ere informatzera!
Interesa duten guztiak Goieki-rekin harremanetan jartzera animatzen ditugu, datorren ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko. Gainera, gure web orriaren bidez hobeto ezagutu gaitzakete: www.goieki.eus