Langabezian dauden pertsona kualifikatuen laneratzea bultzatzeko ibilbide berria aurkeztuko dugu urriaren 30ean
Goiekitik, Garapenekin koordinatuta, HAZILAN+ proiektua kudeatzen dihardugu, eskualdean langabezian dauden pertsona kualifikatuen enplegagarritasuna hobetzeko ekimena.
Hazilan+ unibertsitate-titulazioa edo erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten pertsonei zuzenduta dago, prestakuntza izan arren, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenei, enpresek eskatzen duten esperientziarik edo zeharkako gaitasunik ez dutelako.
Helburu nagusia pertsona horien enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da, haien beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatu baten bidez.
Hazilan+ proiektuaren baitan OSATU ibilbide berria azaroan martxan jarriko da. Bertan lan-merkatuan eskatzen diren gaitasunak eskuratzeko taldekako saioak, Goierri Berrikuntza Guneko erakundeetara eta eskualdeko industria-sektoreko enpresetara bisitak eta enpresetan praktikak egitea aurreikusten da, 200 ordu eta 9 hilabete arteko iraupenarekin, hilean gutxieneko 480€-ko beka batekin.
Ibilbide honen berri izan nahi duen pertsona orori bideratuta, bi aurkezpen saio antolatu dira datorren urriaren 30ean, bata, goizeko 9:30etan eta, bestea, arratsaldeko 15:00etan, NBF eraikinean.
Eman izena hemen: https://forms.office.com/e/Nbq9KjTaAm
Informazio gehiagorako kontaktatu gurekin: 943 160 040 telefono zenbakian edo
HAZILAN+ Europako Gizarte Funtsak % 40an finantzatzen ditu.