Skip to main content

ZAINDU GOIERRI-ren edizio berri bat martxan jarri dugu!

ZAINDU GOIERRI-ren edizio berri bat martxan jarri dugu!

Irailaren 25ean abiatu dugu ZAINDU GOIERRI ikastaroaren edizio berria, Elkar Ekin Lanean programaren baitan. Programa hau prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin sortua da, zaintza sektoreak bezalako eskatutako lan-eremuetan aukerak eskainiz.

Oraingoan, 30 pertsona izan dira izena eman dutenak, zaintza arloan trebatu eta lan-aukera berrietarako ateak ireki nahian. Hautaketa eta harrera prozesuaren ostean, 20 parte-hartzailek ekin diote ikaskuntza, garapen pertsonal eta profesionalaren ibilbideari.

Lehenengo egunetan, taldeak ingurunearen ezagutza landu du, zaintza-zerbitzuen testuingurua ulertzeko asmoz. Horretarako, Ordiziako Eguneko Zentroa bezalako tokiko baliabideetara bisitak egin dituzte, zaintza-lanen egunerokoa lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dutelarik.

Bestalde, zeharkako gaitasunen lanketan ere hasi dira, EDE Fundazioaren eskutik. Komunikazioa, talde-lana, jarrera profesionala edo kudeaketa emozionala bezalako trebetasunak jorratzen ari dira, zaintza sektorean arrakastaz jarduteko funtsezkoak baitira.

Urriaren 13an, prestakuntza espezifikora egingo dute jauzia, "Etxez etxeko laguntza eta elikadura familiarraren" modulua abiatuz, etxean mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa ikastaroaren barruan. Modulu honek etxeko arreta, garbitasuna, higienea eta elikadura egokia bezalako arloak jorratuko ditu, erabiltzaileen beharretara egokituta.

Programaren lantaldearen aldetik, ongi etorria eman nahi diegu parte-hartzaile guztiei eta zorte ona opa diegu bide berri honetan. Ziur gaude esperientzia aberasgarria izango dela, bai maila pertsonalean, bai profesionalenean, eta etorkizunean lan-munduan sartzeko aukera errealak eskainiko dizkietela.

Data

01 Urria 2025

Kategoria

Laneratzea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia