Skip to main content

GOIEKI-k Elkar Ekin Lanean programaren 2026ko prestakuntza-eskaintza aurkeztuko du

GOIEKI-k Elkar Ekin Lanean programaren 2026ko prestakuntza-eskaintza aurkeztuko du

GOIEKI-k datorren urtarrilaren 21ean Elkar Ekin Lanean programaren baitan 2026an eskainiko diren ikastaroen aurkezpen-saioa egingo du. Ekimen honen helburua Goierriko eskualdean enplegagarritasuna eta gizarteratze soziolaborala hobetzea da.

Elkar Ekin Lanean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek bultzatutako programa bat da, kalteberatasun-egoeran eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea helburu duena, enplegurako sarbidea errazteko prestakuntza- eta laguntza-ibilbide integralak eskainiz.

Aurkezpena bi ordutegitan egingo da, bertaratzea errazteko: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 15:00etan, eta GOIEKIren instalazioetan izango da.

Programan aktiboki parte hartzen duten Eskualdeko Inklusio Sareko eragileak izango dira saioan: Goierri Eskola, Gurutze Gorria, Caritas, Ede Fundazioa, Sarea Fundazioa, Prospektiker, Biok Zerbitzuak, eskualdeko gizarte-zerbitzuen ordezkaria eta GOIEKI.

Aurkezpen honen helburua urte honetarako aurreikusitako prestakuntza-eskaintza ezagutaraztea da, ikastaroen edukiak, lan-metodologia, gutxi gorabeherako egutegia eta parte hartzeko baldintzak azalduz.

Informazio gehiago nahi baduzu, 943 16 18 31 zenbakira deitu edo idatzi dezakezu.

Ez galdu 2026ko prestakuntza-eskaintza gertutik ezagutzeko aukera, eta ezagutu Elkar Ekin Lanean programak nola lagun zaitzakeen zure prestakuntzan eta garapen profesional zein pertsonalean aurrera egiten.

Urtarrilaren 21ean GOIEKIn zain izango gaituzu, animatu parte hartzera!

 

Data

15 Urtarrila 2026

Kategoria

Laneratzea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia