BILTEGILAN prestakuntza-ibilbidearen aurkezpena
Goiekik BILTEGILAN ikastaroaren aurkezpena egingo du apirilaren 14an, prestakuntzatik enplegura bideratutako ibilbide berriaren berri emateko.
Elkar-Ekin Lanean programaren baitan, Goiekik BILTEGILAN prestakuntza-ibilbidea aurkeztuko du. Ikastaro honek biltegiko lanekin lotutako oinarrizko gaitasunak eskuratzeko aukera eskaintzen du, eta 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratuta dago.
- Noiz: Apirilaren 14an, asteartea.
- Ordua: Goizeko 10:00etan.
- Non: Goieki, Arranomendia 5, Ordizia.
Bertan, ikastaroaren edukia, helburuak eta parte hartzeko baldintzak azalduko dira.
Informazio gehiago nahi baduzu, 943 16 18 31 zenbakira deitu edo Whatsapp bidez idatz dezakezu.
Ekimen honen helburua Goierrin egoera zaurgarrian dauden pertsonen laneratzea sustatzea da, prestakuntza espezializatuaren bidez eta tokiko eragileekin elkarlanean.
Interesa duten guztiek parte hartzera gonbidatuta daude.