Goierriko gizarteratze eta laneratze sareak Elkar-EKIN Lanean programaren prestakuntza-ibilbideak aurkeztuko ditu irailaren 8an
Jardunaldiak bi informazio-saio izango ditu, 10:00etan eta 15:00etan. Saio horietan programaren prestakuntza-eskaintza aurkeztuko da, eta interesa duten pertsonen zalantzak argituko dira.
Goierriko gizarteratze eta laneratze sareak datorren irailaren 8an Elkar-EKIN Lanean programaren prestakuntza-ibilbideak aurkezteko jardunaldia antolatuko du. Ekimen honen helburua Goierri eskualdeko pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta gizarteratze nahiz laneratzea sustatzea da.
Gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko programa
Elkar-EKIN Lanean enplegu-programa Gipuzkoako Foru Aldundiak (%85) eta Goierri eskualdeko udalek (%15) finantzatzen dute. Gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago, eta lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko prestakuntza eta laguntza integrala eskaintzen ditu.
Bi saio: zatoz hobekien datorkizun orduan
Aurkezpena Goieki-ren egoitzan egingo da (Arranomendia 5, Ordizia), eta parte-hartzea errazteko bi ordutegi eskainiko dira, zatoz hobekien datorkizunera!:
- 10:00etan.
- 15:00etan.
*Saio bakoitzak ordubete eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera.
Saioetan ikastaroen edukiak, lan-metodologia, aurreikusitako egutegia eta parte hartzeko baldintzak azalduko dira. Era berean, interesa duten pertsonek gaztelaniazko maila-proba labur bat egingo dute, hizkuntzaren ezagutza-maila ebaluatzeko eta dagokien ikastaroan behar bezala txertatu ahal izateko.
Sareko erakundeen parte-hartzea
Jardunaldian Goierriko gizarteratze eta laneratze sareko erakundeek parte hartuko dute: Goierri Eskola, Gurutze Gorria, Caritas, EDE Fundazioa, Sarea Fundazioa, Prospektiker, Biok Zerbitzuak, eskualdeko gizarte-zerbitzuetako ordezkariak eta Goieki.
Bertaratzen direnek programak eskaintzen dituen prestakuntza- eta laguntza-aukerak ezagutzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago nahi dutenek 943 16 18 31 telefonora deitu edo idatzi dezakete.