Bere ibilbide oparoaren ondoren, ondorengotza bilatzen hasi da Goierriko eskualdeko edergintza zentro bat eta horretarako prestakuntza hauek dituen pertsona bat edo bi aurkitzen ari da, beraien ibilbide profesionala garatzeko gogoa dutenak eta aurretik sektorean gutxieneko esperientzia bat izan dutenak. Gaur egungo jabeak prestutasun osoa du eskualdatzea eman aurretik, negozioa hartuko lukeen pertsonari ezagutza transmititu eta denbora batez laguntzeko.
30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen profesional batek 2005ean ireki zuen bere edergintza zentroa Goierriko eskualdean. Gama altuko eta errekonozimendu handiko markekin lan egiten du, eta horri esker lehen mailako emaitzak eskaintzen ditu. Bezeroari ematen dion tratu bereziak eta behar bakoitzera egokitzeko gaitasunak bereizten dute, eta urte hauetan guztietan bezero-base leiala eraikitzea lortu du; horri esker, hilabeteko agenda beteta izan ohi du, negozioa errentagarria izanik.
Bertan honako zerbitzuak eskaintzen ditu: depilazioa, tratamendu fazialak, oxigenoterapia, mikropigmentazioa, produktuen salmenta... Bere berezitasuna tratamendu fazialak dira, kalitate handiko produktu eta makinak erabiltzen baititu hauek eskaintzeko eta esperientzia handia du hortan.