Skip to main content

Ezagutu zure negoziorako tresna digital nagusiak

Ezagutu zure negoziorako tresna digital nagusiak

Gehiago eta hobeto saltzea:

 - Erraza? Ez.

 - Posible? Bai.

Zure dendaren eraldaketa digitala egiteko ez duzu zertan online saldu beharrik.

Denda fisikoek gogor lan egin behar dute elkarren artean gain, online salmentekin lehiatzeko. Lau tresna berri aurkeztuko dizkizuegu zure negozioaren irudian aldaketa nabarmen bat emateko.

  • CANVA: kartelak, logotipoak, katalogoak, bista txartelak, errotuluak eta abar egiteko trena erraz eta sinple bat da. Bertan txantiloi batzuk ardatz hartuta, nahi den diseinua egin daiteke, edo bestela hasieratik nahi den egitura sortzeko aukera dago. Esteka: https://www.canva.com/es_es/

  • UNSPLASH / PEXELS: Erabilera libreko irudi-iturriak dira, eta 2 milioi irudi baino gehiago daude plataforma bakoitzean. Era guztietako argazkiak, bideoak eta ikus-entzunezko edukiak aurki daitezke, pertsona eta negozio guztiek erabiltzeko aukera. Unsplash esteka: https://unsplash.com/ Pexels esteka: https://www.pexels.com/es-es/

  • WIDEO: Marketin bideoak egiteko plataforma bat da. Txantiloi bidez era bizkor eta erraz batean egiteko aukera ematen du, eta nahi diren argazki, soinu eta bideo txera-atzeko. Eta bestetik, bideo pertsonalizatu bat egiteko aukera ematen du, nahi den trantsizio, efektu, mozte eta abiadura aldatzeko aukerarekin. Esteka: https://wideo.co/es/

  • QR KODEEN SORTZAILEA: Tresna honen bidez, QR kodeak sortu ahal izango dira promozio-edukirako, eskaintzen diren produktuen katalogoetarako, logotipoetarako, sare sozialetarako eta abarretarako sarbidearekin. Esteka: https://es.qr-code-generator.com/

Data

20 Maiatza 2021

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00