Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko ekiten ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Ekintzailetza gaiekin lotura eginez, gure eskualdean ekintzaileen %38a emakumezkoak dira. Gero eta emakume gehiago ditugu eskualdean ekintzailetzaren bidea aukeratzen dutenak beraien ibilbide profesionala garatzeko. Guzti horiei garatu eta prozesu horretan beraien bidelagun izateko prest gaude Goiekin.
Emakumeek lan munduan pausoak ematen jarraitzeko eta ahalduntzeko, programa hauekin egiten dugu lan:
EMEKIN PROGRAMA
Emekin-en xedea emakumeek sustatutako enpresa proiektuak bultzatuz, Gipuzkoan enplegua sortzea da. programa hau arlo pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlanaren emaitza da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ASPEGI eta Laboral Kutxarekin batera aurrera daramana, Europako Gizarte Funtsak %50 finantzatuta.
Negozio ideia bat daukan emakumea bazara, eta martxan jarri aurretik bideragarri den ala ez ikusi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta Emekin Programaren onuradun zaren jakiteko. Honela laguntza pertsonalizatua jasoko duzu: harrera, informazioa, prestakuntza, tutoretza, bideragarritasun plana eta laguntza lehen urtean, proiektua abian jartzen denetik hasita.
Informazio gehiago hemen:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekintzailea/emekin/zer-da-emekin
EMAKTIVA
Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva. Beren beharretara egokitutako ibilbideak egiten ditugu, eta emakumeei laguntzen diegu lana bilatzen, haien autonomia handitzeko. Gizarte-sentsibilitatea duten enpresak, erakundeak eta pertsonak bilatzen ditugu eta dauzkagu, Emaktivan parte hartzen duten emakumeak laneratzen laguntzen dutenak.
Informazio gehiago hemen:
https://emaktiva.org/actividades/emaktiva-goierrin/?lang=eu