Skip to main content

Urtero bezala, Goiekik Ongi Etorri Ordiziara! programan parte hartu du

Urtero bezala, Goiekik Ongi Etorri Ordiziara! programan parte hartu du

Ongi Etorri Ordiziara! ordiziar berri guztiek Ordiziako baliabideak eta zerbitzuak ezagutaraztea helburu duen proiektu bat da. Bi hilabetez, astean bi saio antolatuz, hainbat jarduera eta hitzaldi egin dira ordiziar berriei ezagutzera eramateko.

Bertan, Goieki, kultura ekintzailea sustatzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutarazteko asmoz, hitzaldi bat ematera hurbildu gara. Goieki zer den, hura osatzen duen saila eta haren eginkizunak azaltzeaz gain, enpresa bat abian jartzeko ibilbidea eta egin beharreko urratsak azaldu ditugu.

Ekintzailetza-sailaz gain, aurten Elkar-EKIN gizarte-sailak lantzen duen programa berria aurkeztu dugu. Azken hilabeteotan antolatu diren prestakuntza-ibilbideen berri eman eta 2024an landuko diren proiektu berriak aurkezteko aukera izan dugu.

Zortzi pertsonak hartu dute parte hitzaldi honetan, eta enpresa-munduko esperientziak eta galderak argitu ahal izan dituzte.

Data

04 Abendua 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00