Skip to main content

Goieki “Ongi Etorri Ordiziara!” programan

Goieki “Ongi Etorri Ordiziara!” programan

2026ko apirilaren 24an, Goiekik “Ongi Etorri Ordiziara!” programan parte hartu zuen, urtero bezala, Ordiziara iritsi berri diren pertsonei udalerriko baliabide eta zerbitzu desberdinak ezagutarazteko helburua duen ekimenaren barruan.

Testuinguru horretan, Goiekik saio bat eskaini zuen, tokiko garapen ekonomikoaren sustapenean egiten duen lana ezagutarazteko, baita eskualdeko ekintzaileei eta enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak aurkezteko ere. Hitzaldian Goieki zer den, osatzen duten departamentuak eta haien funtzio nagusiak azaldu ziren.

Era berean, enpresa bat martxan jartzeko ibilbidean jarri zen arreta berezia, negozio-ideia bat garatzeko eta errealitate bihurtzeko beharrezko urratsak zehaztuz, baita prozesu osoan zehar eskaintzen den laguntza ere.

Ekintzailetza arloaz gain, Elkar-EKIN Lanean programa ere aurkeztu zen, gizarte arlotik garatua, azken hilabeteetan gauzatutako prestakuntza ibilbideak eta hurrengo epealdirako aurreikusitako lan-ildo berriak ezagutaraziz.

Saioan 4 pertsonak parte hartu zuten, eta horietatik 2k Elkar-EKIN Lanean ibilbide batean izena eman zuten ondoren, beren prestakuntza eta orientazio prozesuari jarraipena emanez.

Data

08 Maiatza 2026

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia