Skip to main content

Ideietatik etorkizunera, hemen da Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien XXIX. Lehiaketa

Ideietatik etorkizunera, hemen da Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien XXIX. Lehiaketa

Martxan da, urtero bezala, Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa, Ideietatik Etorkizunera lelopean.   

Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2026ko irailaren 25a arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea dira.

XXIX. edizioak hiru kategoria sarituko ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.


1. KATEGORIA: ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK

Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.

2025-2026 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.

* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.

Ikusi 1. Kategoriako oinarriak   pdf hemen (237 KB) .

 2. KATEGORIA: ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK

Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.

Goierri eskualdeko ETEetan, 2025-2026 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 2. Kategoriako oinarriak   pdf hemen (206 KB) .

 

3. KATEGORIA: GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ

Kategoria honek  urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.

2025-2026 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 3. Kategoriako oinarriak   pdf hemen (178 KB) .

 

Lehiaketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago, proiektuak aurkezteko epea 2026ko irailaren 25a izanik. 

Animatu eta aurkeztu zure ekimena!

Ekin eta egin!

 

 

Data

18 Ekaina 2026

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia