Nire ideia negozio bihur daiteke?

Negozio-ideia bat duzu edo zure kabuz lan egin nahiko zenuke, baina ez dakizu nondik hasi?
Tailer honetan nola negozio ideia bat, benetako negozio txiki bihur daitekela ulertu eta ikusiko duzu.
Zure bezeroak hobeto ezagutzeko, gastuak eta diru-sarrerak kalkulatzeko, zure produktu edo zerbitzuei prezioa jartzeko eta ekiteko zer laguntza dauden ulertzeko moduez hitz egingo dugu.
Ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea: hurrengo pausoa eman aurretik informazioa jaso, zalantzak argitu eta konfiantza irabazi nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago tailerra.
Gune praktiko, argi eta parte-hartzailea, zure ideiak ordenatzen hasteko eta zure proiektua bideragarria izan daitekeen jakiteko.
Urriaren 22an, 10:00etatik 13:00etara
Iraupena: 3 ordu
Eman izena gurekin harremanetan jarriz:
943 16 18 31 - Telefonoa y WhatsApp-a.







