Zure aholkularitza teknologikoa doan - SPRI

Inplantalariak Euskadiko enpresa eta autonomoentzako aholkularitza eta teknologia ezartzeko zerbitzua da. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dute negozioen lehiakortasuna hobetzeko, teknologiak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz.
Onurak: Enpresaren irudia hobetzea, prozesuak optimizatzea eta telelanerako eta enpresaren kudeaketarako tresna digitalak eskuratzea.
Goiekitik urteak daramatzagu SPRIrekin elkarlanean eta eskualdean digitalizazio tailerrak eskaintzen. Hurrengo hilabeteetan, hurrengo tailerrak antolatuko ditugu.
- Irailak 28 – 10:00 13:00- ZURE BEZEROEI ARRETA EMAN DENBORA GALDU GABE
- Urriak 26 - 10:00 13:00 DINAMIZATU ZURE KANAL DIGITALAK ETA ZABALKUNDE KANPAINAK
- Azaroak 23 - 10:00 13:00- BEZEROEKIKO HARREMANAK USTIATU ETA HAIEN GOGOBETETZEA HOBETU
Horietako batean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan ekintzailetza sailarekin 943 16 18 31 telefonora deituz edo WhatsApp bat bidaliz







