Skip to main content

Gaitasun Digital Profesionalak 2023

Gaitasun Digital Profesionalak 2023

Zure enpresaren lehiakortasuna handitu, zure lantaldeko Gaitasun Digital Profesionalak hobetuz.


1.500.000 € IKANOS sistema ezartzeko laguntzetan, Euskadiko enpresak osatzen dituzten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak garatuz eta indartuz, enpresen lehiakortasuna handitzeko
Gaitasun Digital Profesionalak oso tresna erabilgarria dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea osatzen duten erakundeen aurrerabidean, haien lehiakortasuna handitzeko eta merkatuetan duten posizionamendua indartzeko aukera ematen bait dute.

Ildo horretan, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera partikularra ezagutzea, erakundea osatzen duten pertsonen Gaitasun Digital Profesionalak aztertzeko eta hobetzeko plan pertsonalizatu bat ezarri ahal izateko, pertsonen eta enpresaren beraren produktibitatea hobetzeko bidean beste urrats bat eman ahal izateko.

Gaitasun Digital Profesionalen programak giza baliabideen eta digitalizazioaren arloko adituen aholkularitza espezializatua eskaintzen die Euskadiko enpresei. Helburu hori lortzeko, aholkulariek frogatutako metodologia batez baliatuko dira, eta metodologia hori modu pertsonalizatuan eta doan aplikatuko dute. IKANOS izeneko metodologia honek hobekuntza-prozesu bat definitzen du, Europako Batzordeak ezartzen duen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritutako ibilbide-orri pertsonalizatu batekin. Horrela, enpresa bakoitzak errealitateari lotutako helburuei buruzko urratsak eman ditzake, tresna praktikoetan oinarrituta, ondoren, bere lantaldearen beharretarako egokienak diren prestakuntza-planak abian jartzeko.

Informazio gehiago

Data

19 Ekaina 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia