Skip to main content

Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko praktika errealak ezagutu nahi?

Enpresetan euskararen erabilera sustatzeko praktika errealak ezagutu nahi?

Ingudeak, 2011. urtean sorturiko Goierriko enpresen Euskara Batzordeak, topaketa bat antolatu du lan munduan euskararen erabilera sustatzeko interesa duten erakunde eta pertsonei zuzenduta. Euskara lanabes hartuta, elkarlanean, lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko bidean pausoak ematea du helburu, lantegietan zein gizartean eraginez.


Ekitaldian aukera izango da Goierriko AMPO, CAF, Ederfil Becker eta Irizarren euskara sustatzeko egin diren praktika zehatzen berri izateko, eta baita lantokietan euskararen erabilera bultzatzea helburu duten pertsonek elkar ezagutu eta beraien arteko sinergiak indartzeko ere.


Jarraian eguneko egitaraua:

- Noiz: abenduaren 1ean.
- Ordua: goizeko 9:30etan. Aurkezpenak entzun ondoren hamaiketako txiki bat egiteko tartea, 11:30ak arte.
- Lekua: GOIEKIren egoitzan (Arranomendia 5, Ordizia)

Topaketan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen: www.labur.eus/ingutopa


Zatoz Goierriko enpresen euskara batzordeak antolatutako topaketara!

Data

17 Azaroa 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00