Skip to main content

El Salvadorrekiko lankidetzak aurrera jarraitzen du

El Salvadorrekiko lankidetzak aurrera jarraitzen du

Goiekik urteak daramatza Euskal Fondoarekin elkarlanean, El Salvadorren garatzen diren lankidetza-proiektu ezberdinetan parte hartuz; proiektu horiek, batez ere, tokiko garapen sozioekonomikoa sustatzea dute helburu. Harreman horren testuinguruan, agentziak sareak bultzatzen dituen ekimen berriak balioan jarri nahi ditu, hala nola, El Salvadorko suhiltzaileentzat prestakuntza espezializatuko programaren laugarren edizioaren abiaraztea.

Euskal Fondoa buru duen programa honek, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) kofinantzaketarekin, El Salvadorko suhiltzaileen gaitasun teknikoak eta instituzionalak indartzea du helburu.

Ekimenak SUESKOLA Fundazioaren laguntza du —Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako suteen itzalketan prestakuntzarako erreferentziazko zentroa eta Ordizian kokatua—, eta edizio honetan, El Salvadorren prestakuntza zentro espezializatu bat garatzeko laguntza instituzionala indartzeko ildo berria gehitu du.

2023az geroztik, programak hainbat prestakuntza-ekintza sustatu ditu, besteak beste, baso-suteen aurkako borrokan, ibilgailuen erreskatean edo material arriskutsuen kudeaketan. Prestakuntza horiek Euskadin zein El Salvadorren bertan egin dira, ezagutza-trukea ardatz hartuta.

Larrialdien kudeaketan duen eraginaz harago, ekimen honek lankidetza-eredu bat islatzen du, ezagutzaren trukean, erakundeen indartzean eta erakunde publikoen arteko elkarlanean oinarritua; balio horiek Goiekik ere bere jardunean bultzatzen ditu nazioarteko esparruan.

Data

15 Maiatza 2026

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia