Skip to main content

Anoia eskualdeko udal teknikariak Goierrin, elkarlan-eredua ezagutzeko

Anoia eskualdeko udal teknikariak Goierrin, elkarlan-eredua ezagutzeko

Anoia (Katalunia) eskualdeko udal teknikarien bisita jaso du Goiekik maiatzean. Helburua Goierrin garatzen den gobernantza eta elkarlan eredua ezagutzea eta euren eskualdera eramatea izan da.

Maiatzaren 12tik 15era bitartean egindako egonaldian, agenda trinkoa izan dute. Batetik, Goieki, Goierriko Garapen Agentziaren eredua ezagutu dute, elkarlanean garatzen diren proiektuetan sakonduz: Elkar-Ekin Lanean, Bidari, Goierri Valley edo Goierri BarNETik, besteak beste.

Proiektu hauetan sakontzeko, lantaldeak osatu ziren eta parte-hartzaileak mahai desberdinetan banatu ziren, Iker Galparsorok egindako aurkezpen orokorraren ondoren.

Bestalde, NBF Eraikina ezagutzeko aukera izan zuten, bertan kokatzen diren enpresak barne. Era berean, Goierri Eskola eta AMPO bisitatu zituzten, hezkuntza eskaintza eta enpresen beharrak nola konektatzen diren ikusteko. AMPOren kasuan, gainera, kooperatiba eredua gertutik aztertzeko aukera izan zuten.

Bisitan parte hartu duten teknikarien arabera, Anoia eskualdean ere proiektuak garatzen dituzte, baina batez ere modu indibidualizatuan. Zentzu horretan, Goierriko esperientziak eskualde mailako ikuspegia indartzeko eta eskaintza eta beharrak konektatuko dituzten estrategia partekatuak garatzeko baliagarri izan zaie.

Goierri Telebistak prestatutako albistea hemen ikus dezakezu.

Data

15 Maiatza 2026

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia