Skip to main content

XXIX. Enpresa proiektuen lehiaketara aurkezteko epea bukatu da

XXIX. Enpresa proiektuen lehiaketara aurkezteko epea bukatu da

Irailaren 25ean bukatu zen proiektuak aurkezteko epea, Goiekik antolatutako XXIX. Enpresa Proiektuen Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizioa “Ideietatik, etorkizunera” lelopean egin da.

Goiekik eskerrak eman nahi dizkie edizio honetan parte hartu duten pertsona, enpresa eta erakunde guztiei, euren ekimen, ideia eta proiektuak gurekin partekatzeagatik. Parte-hartze horri esker, ekintzailetza, berrikuntza, lehiakortasuna eta gizarteratzea bultzatzen jarrai dezakegu Goierri eskualdean.

Orain, aurkeztutako proiektuen epaimahaiaren balorazio-prozesua hasiko da. Laster jakinaraziko dira kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, zuen ekimen, ahalegin eta konpromisoagatik, eta Goierri garatzen eta aurrera egiten laguntzeagatik.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Ideietatik, etorkizunera.
Ekin eta egin!

Data

09 Urria 2026

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia