Goierri BarNETik sareak webgunea eta Instagram profila martxan jarri ditu

Goierri BarNETik sareak bere komunikazio kanal digital berriak argitaratu ditu. Hemendik aurrera, proiektuaren berriak eta ekimenak jarraitu ahal izango dira.
Goierri BarNETik elkarlanerako sareak pauso berria eman du bere jarduera eta helburuak herritarrengana gerturatzeko. Horretarako, sarearen webgunea eta Instagram kontua jarri ditu martxan, proiektuaren berri emateko, egiten diren ekimenak zabaltzeko eta sektoreko eragileen arteko loturak indartzeko.
Kanalen bidez, sarearen helburuak, parte-hartzaileak eta martxan dauden proiektuak ezagutaraziko dira, baita etorkizunean antolatuko diren jarduerak eta ekimenak ere.
Goierri BarNETik sarearen xedea eskualdeko erronkei erantzuteko pertsonak, erakundeak eta proiektuak konektatzea da, elkarlana sustatuz. Komunikazio kanal berriek, gainera, sarearen jarduerari ikusgarritasun handiagoa emango diote eta herritarren parte-hartzea sustatzeko tresna izango dira.
Jarraitu Goierri BarNETik
Goierri BarNETik sarearen proiektuen, albisteen eta ekimenen berri izateko, jarraitu komunikazio kanal berriak:
🌐 Webgunea: https://goierribarnetik.eus/
📸 Instagram: https://www.instagram.com/goierri_barnetik
Gonbidatuta zaudete kanalak jarraitzera eta Goierri BarNETik sarearen komunitatearen parte izatera. Elkarrekin, Goierriko etorkizuna indartzen jarraituko dugu.







