Skip to main content

Lehiakortasuna indartzea (Eralgip) programa

dirulaguntzak

Enpresa sarearen lehiakortasuna sustatzea izaera estrategikoa eta inpaktua duten jardueren bitartez, produktu, zerbitzu, prozesu, antolaketa, eta negozio ereduak bereizten eta balioesten laguntzeko.


Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira proiektuak garatzea (ikerketak, analisiak eta azterketak, laguntza tresnak sortzea, enpresa eraldaketako dinamikak eta esperientzia esperimentalak ezartzea) xede hauetarako:

-Enpresa arloko inteligentziari lotutako dinamika esperimentalak txertatzea, garatzea eta ezartzea barruko eta kanpo informazioa jasotzen dutena-, eta baita ere informazio askorekin lan egiteko aukera ematen duten teknologia berri, diziplina eta jakintza esparruak jasotzen dituztenak eta, erabakiak hartzeko xedez, jakintza sortu, balioa erantsi eta negozio aukera berriak eskaintzen dituztenak.
-Enpresaren jakintza bereizgarria identifikatzea eta modu adimentsuan ustiatzea (oinarrizko eskumenak eta balioa sortzea), etorkizuna duten enpresa aukerak sortzeko.

-Erabiltzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo bihurtzeko prozesuak txertatzeko.

-Negozio ereduak balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne - produktuaren salmentatik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa-.

-Negozio aukera berriak sortzen dituzten prozesuak ezartzea, enpresak dituen jakintzaren erabilera intentsiboa eta sormena erabilita, betiere merkatu balioko proposamenak aldez aurretik egiaztatuta.

-Enpresak eraldatzeko prozesuak sortzea ekonomia zirkularraren esparruan, eta baita ere eko-diseinua eta eko-serbitizazioa.

-Balio proposamen berriak egituratzea ekonomia sortzailearen hibridazioaren bitartez.

-Arlo sozialeko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.
-Eskaera hauek aurkeztea eta tramitatzea: Europako patentea, nazioartekoa edo patente nazionala atzerrian; eta erabilgarritasun eredua edo diseinu komunitarioa, nazioartekoa edo nazionala atzerrian.

pdf Lehiakortasuna Indartzea (Eralgip) 2019 (591 KB)

Data

02 Apirila 2019

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00