Skip to main content

Gauzatu Industria 2022 diru-laguntza

Gauzatu Industria 2022 diru-laguntza

Spri-k laguntza bat argitaratu du non enpresei zuzenduko den.

Laguntza honi Gauzatu Industria izena eman zaio eta ondoren honen azalpen bat emango da:

Gauzatu Industria 2022:

Programa hau Euskadiren garapen teknologikoan eta berrikuntzan ETE-k duten eragina handitzeko sortu da, hori dela eta oinarri teknologiko edota berritzaileko ETE-n sustapena babesten du.

Gauzatu Industria 2022 laguntza programa enplegua mantentzea edo/eta sortzea dakarten aktibo finkoetan inbertitu nahi duten ETE-ntzat sortu da.

Itzuli beharreko diru-laguntzak dira, inbertsioekiko proportzionalak, gehienez 200.000 eurokoak sortutako lanpostu bakoitzeko edo 150.000 eurokoak hasierako plantilari eusteko, eta bost urtetan itzuli beharko dira.

EPEA:

2022. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. 2022ko urtarrilaren 1etik hasita aurre-eskaera aurkez daiteke, inbertsioak hasteko aldia adieraziz.

Gauzatu Industria 2022-ri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu esteka honetan.


Laguntza edo zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan 943 16 00 40 telefono zenbakiaren bidez edo posta elektronikoaren bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Data

19 Urtarrila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00