Bideratu Berria 2022 Programa
Bideratu Berria laguntza programa zuzentzen zaie krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko proiektuei. Krisian dauden enpresen berregituratze-planetan jasotako berregituratze- eta berrabiarazte-neurriak sustatuko dira. Izaera industrial eta finantzarioko neurriak izan daitezke eta helburutzat izango dute enpresa horien bideragarritasuna berreskuratzea epe ertain eta luzera.
Programa honen helburu nagusia da ez dadila desagertu euskal enpresa bideragarririk edo ez dakiola kalterik egin bere lehiakortasunari, honelako ekimenik ez egoteagatik. Egungo atzeraldiaren testuinguruan, eta azkenaldian ez bezala, finantzaketa faktore kritiko bihurtu da lehiakortasunerako, eta gure inguruko enpresek -batik bat ETEek- zailtasun handiak dituzte euren lan operatiboa eta hazteko edo inbertitzeko planak finantzatzeko, edozein dela ere euren osasun ekonomikoa. Asmoa da finantzaketa eskaintzea proiektu bideragarriei, biziraun dezaten eta sendotu daitezen.
Diruz laguntzeko moduko kostutzat hartzen dira berregituratze- eta berrabiarazte-planean jasotako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak. Plan horrek baldintza hauek bete behar ditu:
- Planean jasotako neurriek ahalik eta gutxien iraun behar dute, eta enpresari lagundu behar diote bere bideragarritasuna berreskuratzen arrazoizko epe batean.
- Berregituratze-planean jasotako barneko neurrien bitartez lortu behar da bideragarritasuna hobetzea. Bakarrik onartuko dira aintzatespen orokorra duten kanpoko faktoreak.
- Zailtasunak eragin dituzten zirkunstantziak aztertu behar dira, hipotesi baikorrak, ezkorrak eta tartekoak planteatuz, eta arreta emanaz enpresaren indar-gune eta ahuluneei.
Eman beharreko laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira, sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta berrabiarazteko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituraketa-planen barruan egon behar dute.
- Muga: 1.000.000 euro eta berregituraketa-neurrien kostu osoaren %50a
- Bermeak: sozietatearen ondasun eta eskubideen deskribapena, balorazio eguneratua eta kargen zehaztapena.
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 14ko 15:00etan amaituko da.