Bilakatu 2022 Programa
Bilakatu 2022 laguntza programaren helburua da Covid-19aren ondorioak jasan dituen euskal industria-sarea indartzea. Zehazki zuzentzen zaie Euskadin birlokalizatzeko ereduen alde egin duten enpresei, baldin prest badaude produkzio-inbertsioak egiteko eta inbertsio horien bidez beren jarduera dibertsifikatzeko negozio-ildo, produktu, zerbitzu, merkatu, eta abar berrien bila.
Euskadiko erauzketa, produkzio eta eraldaketako enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu enpresek euren jarduera dibertsifikatu eta produktu nahiz zerbitzu berritzaile berriak sortu behar dituzte, produkzio-hobekuntzetan inbertituz, zeren hobekuntza horien bidez gai izango baitira pandemiak eragindako krisia gainditzeko.
Bilakatuk eskaintzen dizu:
- Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez milioi bat eurokoa enpresako, negozio-ildo berriak abiarazteko.
- Emaitzak hobetzera eta hazkundea bultzatzera bideratutako produkzio-inbertsio berriei aurre egiteko aukera.
- Euskaditik kanpo deslokalizatuta zeuden gaitasunak eta baliabideak birlokalizatzeko aukera.
- Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioak gainditzeko laguntza, hazkunde eta zabalkunde estrategietan inbertituz.
Bilakatuk laguntzen dizu:
- Industria-instalazio edo -ekipamendu berriak berritzea edo erostea.
- Produkzioa hobetzea makineria eta tresna berriekin.
- Jabetza industrialarekin eta patenteekin lotutako kostuak.
- Programa eta ekipo informatiko berriak eskuratzea.
Laguntza eskatzeko epea 2022/05/06an amaitzen da.