Skip to main content

Innobideak Innokonexio

Innobideak Innokonexio

Innobideak Innokonexio programak laguntza ematen dizu produktu eta prozesuen berrikuntza-prozesuak finkatzeko eta enpresaren kudeaketa aurreratua lortzeko.


Innokonexio laguntza-programa Innobideak programaren oinordekoa da, baina enpresa-sarearen behar berriei egokitua. Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresako, euskal industria-enpresei edo industriarekin lotutakoei laguntza emateko prozesu, produktu nahiz zerbitzuen arloko berrikuntza-proiektuak gauzatzeko edo Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten eredu eta tresna berriak barneratzeko (Kudeabide).

Innokonexio programaren bidez saiatzen gara I+G+B-tik eratorritako emaitzen babesa eta balorizazioa hobetzen eta I+G+B-ren nazioartekotze-maila handitzen, Europako Batzordeak sustatutako ikerketa, garapen eta berrikuntza-proiektuetan parte hartuz.

Finean, enpresei laguntzen diegu euren lehiakortasun-posizioa hobetzen, berrikuntza-proiektuak finantzatuz, helburu hauekin: hobeto bideratu dezatela euren balio-proposamena (produktua/zerbitzua), barne-eraginkortasuna handitu dezatela (prozesuak), ezagutza babestu dezatela, nazioarteko finantzaketa eskuratu dezatela eta aurrera egin dezatela kudeaketan.
Proiektu horiek bakarka garatu daitezke edo lankidetzan enpresa bat baino gehiagoren artean.

Innobideak Innokonexio lagunduko dizu:

  • Produktu eta zerbitzu berriak diseinatzea eta kontzeptualizatzea.
  • Produktu eta zerbitzuetan funtzionaltasun berriak integratzea.
  • Zure erakundean prozesu berriak txertatzea edo egungoak hobetzea.
  • Patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko gastuei aurre egitea.
  • Europako proiektuetara sartzeko beharrezkoak diren gastuak finantzatzea.
  • Lankidetza-proiektuak taxutzeko, dinamizatzeko eta koordinatzeko eragile espezializatuen laguntza izatea.
  • Zure enpresan kudeaketa aurreratua ezartzea.
  • Behar duzun aholkularitza aditua izatea.

Eskaera egiteko amaiera data: 2022/10/28

Informazio gehiago

Data

05 Uztaila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00