Skip to main content

Global Training nazioartekotzeko programan eskaera egiteko azken egunak

Global Training nazioartekotzeko programan eskaera egiteko azken egunak

Esperientzia berriak bizi nahi dituzu? Global Training bekekin atzerrian hasi ahal izango zara lanean, hilean 1530€ irabaziz gutxienez 6 hilabetez. Gainera, lagunak aurkituko dituzu, bidaiatu eta zure ibilbide profesionala eraikitzen hasteko aukera izango duzu.

Frantzia, Belgika, Suitza, Txile, Mexiko, Global Training bekek herrialde hauetan eta beste askotan profesionalki trebatzen lagunduko dizute. Zure profil teknikora gehien egokitzen direnak aukeratu eta horietan izena eman besterik ez duzu egin behar. Era guztietako profilak bilatzen ari dira, eskuragarri dauden beken zerrendan ikusiko duzunez: https://garapen.net/becas-global-training-2022/listado_becas.php.

Aurten 80 beka daude diziplina hauetan: kimika, ingeniaritza, komunikazioa, garapenerako lankidetza, ADE, marketina eta abar. Diru-hornidura hilean 1.530 € gordinekoa da. Uztailaren 18ra arte duzu izena emateko, baina zenbat eta lehenago eman, orduan eta hobeto.

Izena emateko behar den dokumentazioa eta programaren oinarriak kontsulta ditzakezu, edo izena emateko prozesuan sartu, helbide honetan: http://becasglobaltraining.eus

Epea uztailaren 18an amaitzen da. Ez utzi aukera hau pasatzen!

Data

05 Uztaila 2022

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00