Skip to main content

DIBERTSIFIKAZIORANTZ proiektuan izen emateko epea ireki da

DIBERTSIFIKAZIORANTZ proiektuan izen emateko epea ireki da

Goiekik DIBERTSIFIKAZIORANTZ proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburua Goierriko enpresek dibertsifikatu eta negozio berriak garatzeko, aukera estrategikoak indentifikatzea, eta lan ildo hauek garatzeko tresnak eta prozesuak eskaintzea.


Proiektu honek bi atal izango ditu. Lehenengo, lau sentsibilizazio tailer teoriko-praktiko egingo dira, ekintzailetza eta negozio berriak garatzeko tresna eta prozesuak landuz. Ondoren, gaian sakondu nahi duten enpresekin banakako aholkularitza gauzatzea aurreikusten da.

DIBERTSIFIKAZIORANTZ barne ekintzailetzako edota dibertsifikazio estrategia duten enpresetako arduradunei zuzendutako proiektua da.

Martxoaren 20an proiektuaren aurkezpena gauzatu dugu eta harrera ona izan du. Izena emateko epea apirilaren 3ra arte irekita egongo da. Eman izena honako galdetegian.

Proiektuaren inguruko informazio gehigarria honako dokumentuan ageri da. pdf Laburpen fitxa DIBERTSIFIKAZIORANTZ (687 KB)

Data

22 Martxoa 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia