Innobideak-Lehiabide Programa

HELBURUA:
Programa honenhelburua da produktu, zerbituz edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.
ONURADUNAK:
- Programara lankidetzako proiektuak aurkeztuz gero, batez beste gutxienez 10 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean.
- Programara lankidetzeko proiektuak aurkeztuz gero, batez beste gutxienez denera 40 langile izatea plantillan diru-laguntza eskaera egin aurreko 12 hilabeteko epean.
Guztiek EAEn jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea beharrezkoa izango da.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK:
- Presentzia handiagoa lortu merkatuetan, negozio zifra handituz egungo bezeroen artean eedo bezero berriak atzemanez.
- Merkatu berriak garatu merkatu geografiko gehigarrietara zabalduz, merkatuko beste sektore batzuk erakarriz, edota banaketa eta posizionamendu politika berriak diseinatuz.
- Aukerak identifikatu, ebaluatu eta hautatu, eta produktu eta zerbitzu berrien garapena kontzeptualki diseinatu edo lehendik daudenak hobetu, egungo merkatuei eta merkatu berriei begira.
- Barnekintzailetzari laguntzeko sistemak definitu eta garatu, negozio unitate berriak edo enpresa berriak (startup-ak) sortzeko.
LAGUNTZEN ZENBATEKOAK:
- Proiektu indibidualak. Proiektuaren gastu hautagarrien %50eraino, eta gehienez ere 45.000 euroko diru-laguntza enpresa bakoitzeko.
- Lankidetzako proiektuak. Proiektuaren gastu hautagarrien %60; gehienez ere 35.000 euroko laguntza enpresa bakoitzeko eta 100.000 eurokoa lankidetzako proiektuan partaide diren enpresa guztientzako.







