Zure enpresen erreleboa planifikatzeko gida

Gaur egun lan merkatuak duen erronka nagusietako bat datozen urteetan etorriko diren erretiro kopuru altua da. Aurreikuspenen arabera, datozen 10-15 urteetan enpresetako plantillen %20 berritu beharko da eta horietako asko enpresa jabeak edo zuzendaritza postuetan dauden pertsonak dira.
Egoera honek gure eskualdeko enpresei ere eragiten die. Eskualde bezala hiru erronka dauzkagula baiezta dezakegu: batetik, enpresak tokian sustraitzea sendotzea; bestetik, enpresa-proiektu berrien sorrera bultzatzea; eta, azkenik, inbertsioak lurraldera erakartzea.
Honen aurrean, Goiekiko industria departamentutik, “Zure enpresen erreleboa planifikatzeko gida” argitaratu dugu. Gida honen helburua, modu didaktiko eta praktikoan zure enpresaren erreleboa bermatzeko funtsezko ideiak partekatzea da.
Zure enpresaren erreleboaz gurekin hitz egin nahi duzu? Bete honako galdetegia.
Gida honen sorrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskualdeak Programaren II. Tramoa diru laguntzaren bitartez finantzatu da.







