Goierri Valley Elkarteak Batzar Orokorra egin du
2025eko jardueren memoria eta balantze ekonomikoaren onespena
Saioan, bazkideek aho batez onartu zituzten 2025eko Jardueren Memoria eta ekitaldiaren itxiera ekonomikoa. Elkarteak 80 erakunde bazkiderekin itxi zuen urtea (63 bazkide arrunt eta 17 kolaboratzaileekin), eskualdeko industria-sarearen batasunean joera positiboa mantenduz.
Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, Goierri Valleyk 545.000 euroko diru-sarrerak lortu zituen, gastuak 536.000 eurokoak izanik. Datu horiek bazkide diren enpresei zerbitzu egokia emateko baliabideen kudeaketa eraginkorra erakusten dute.
Elkarteak lurraldearen lehiakortasuna indartzeko proiektu garrantzitsuak bultzatu zituen:
➢ Munduan: Nazioartekotzea sustatu zuten Argentina-ra egindako misio bateratuaren bidez eta Txilen egindako hainbat lankidetzen bidez.
➢ Jarraipen Proiektua: RLBO 360º zerbitzua diseinatu zen Goierriko enpresetanjabetza eta kudeaketa erreleboa bermatzeko, jarraipenerako ekintza plana eta egoera-diagnostikoak eskainiz. RLBO 360º beraien jarraipenaz hausnartu nahi duten enpresa guztien eskura dago.
➢ Azoketan presentzia: +INDUSTRY azokan (Bilboko Azpikontratazioa 2025). parte-hartze bateratua nabarmendu zen, tokiko ETEen ikusgarritasuna sendotuz.
➢ Dibertsifikazioa: Bi dibertsifikazio-ekimen babestu zituzten eta Goierri Berrikuntza Poloaren posizionamenduari buruzko hausnarketa estrategikoa abiatu zen startup-ak erakartzeko.
2026rako proiektu estrategikoak
2026ko kudeaketa-planari begira honako proiektuak aurkeztu zituzten:
1. Eraikuntza Industrializatua: Eraikin industrializatuak eskaintzeko gai izango den enpresa bat sortzea helburu duen proiektu ausarta.
2. Talentua (Nor da nor? eta Biltegilan): Alde batetik, “Nor da nor?” tresnaren bidez, eskualdeko enpresetako profesionalak ikasleengana hurbiltzea sustatzen da.
3. Plan Estrategikoaren berritzea: Goierri Valley proiektuaren etorkizuneko erronkei eta aukerei erantzuteko estrategia berria definitzeko prozesua aktibatuko da.