Skip to main content

Euskararen Eguna: hizkuntzen kudeaketa lehiakortasunerako tresna ere bada

Euskararen Eguna: hizkuntzen kudeaketa lehiakortasunerako tresna ere bada

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskarak gure gizartean eta ekonomian duen balioa azpimarratu nahi dugu. Enpresen eremuan ere, hizkuntzen kudeaketa gero eta garrantzitsuagoa da, bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin harreman eraginkorragoak eraikitzeko eta erakundeen lehiakortasuna indartzeko. Euskararen kudeaketak kalitatezko zerbitzua eskaintzen laguntzen du, elementu bereizgarri bihurtzen da, talentua erakartzeko aukera ematen du eta erakundearen gizarte-erantzukizuna indartzen du. 

Horregatik, Garapen Agentzien sareak eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak bultzatutako Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoak enpresei hizkuntza-irizpideak modu praktikoan txertatzen laguntzeko baliabide ugari eskaintzen ditu. Enpresa bakoitzaren egoera eta beharrak desberdinak diren arren, hizkuntzen kudeaketa egokiak balio erantsia ematen dio jarduerari eta negozioaren lehiakortasunean eragin positiboa izan dezake. 

 

Baliabideak enpresen eskura

Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoaren baitan, enpresek hainbat tresna eta baliabide aurki ditzakete: dirulaguntzen inguruko informazioa, itzulpen- eta hizkuntza-teknologiak, ziurtagiriak, praktika onen erreferentziak eta euskara ikasteko baliabideak, besteak beste. 

Gainera, proiektuak enpresa-profil desberdinetara egokitutako aholku praktikoak eskaintzen ditu. Kasu errealetan oinarritutako adibideen bidez erakusten da hizkuntzen kudeaketak nola lagun dezakeen bezeroarekiko gertutasuna sendotzen, salmentak indartzen, langileen inplikazioa handitzen edo enpresaren irudia hobetzen. 

 

Euskarak enpresari ere balioa ematen dio

Euskara ez da soilik hizkuntza bat; bezeroarekiko hurbiltasuna, lurraldearekiko konpromisoa eta erakundearen nortasuna transmititzeko tresna ere bada. Horregatik, Euskararen Eguna aukera paregabea da enpresek hizkuntzen kudeaketari buruz hausnartzeko eta eskura dituzten baliabideak ezagutzeko.

Informazio gehiago eta baliabide guztiak eskuratzeko, kontsultatu Hizkuntzak Kudeatzen egitasmoko gida eta tresnak. 

 

Data

16 Azaroa 2026

Kategoria

Industria arloa
Ezin izan dugu zure harpidetza baliozkotu.
Zure harpidetza egin da.

Harpidetu zaitez gure azken berriak jasotzeko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia