KUDEABIDE Programaren Hasierako Kontrastea eta Proiektu Pilotuak egiteko epea zabalik dago jadanik

Martxoaren 1ean zabaldu zen Innobideak - KUDEABIDE Programaren baitan Hasierako Kontrastea eta Proiektu Pilotuak (2A moduan deituak) aurkezteko epea. Programa honek euskal enpresen lehiakortasuna hobetze aldera, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen laguntzen die enpresei.
Hasierako Kontrastea enpresaren kudeaketari buruzko diagnostiko zehatza egitean datza, lehiakortasuna hobetzeko erabakiak hartzeko bide emango diona, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua tresna bezala erabiliz.
Proiektu Pilotuak (2A) berriz, kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektuak egitea, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren; enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.
Informazio gehiago, http://www.kudeabide.com/index.aspx







