Skip to main content

Enpresa traktoreek beren Etorkizuneko Begirada azaldu diete Goierri Valley-ko enpresei

IMG 2847 iloveimg resized

2017ko azaroa eta 2018ko urtarrila bitarte, Goierriko sei enpresa traktorek (INDAR, GH, AMPO, CAF, ORKLI eta IRIZARek) Goierri Valley-ko gainerako enpresei, beren etorkizuneko begirada azaldu diete, sektorea, enpresa bera eta hornitzaileekiko dituzten ikuspegietan sakonduz.

Saio hauetan Goierri Valley-ko enpresa gehienek hartu dute parte eta oso era positiboan baloratua izan denez, ez da alde batera uzten etorkizunera begira, halako saio gehiago antolatzea.
Etorkizuneko Begiraden saio hauek, Goierri Valley-k martxan jarritako Win&Win proiektuaren 2. faseren barruan kokatzen dira. Proiektuaren helburua Eskualdeko eraldaketa industrialaren prozesua hastea delarik, enpresa talde batean, sektore ezberdinetan enpresa traktore liderren begirada estrategikoaz bideratuak lehiakortasunaren aukera ez galtzen lagunduaz. Hurrengo faseetan enpresa traktoreen esperientziatik ETEen ahulezia eta mehatxu nahiz indar-gune eta aukera identifikatu, ETEen sektore, bezero, merkatu eta produktu desberdinetara dibertsifikazioa ahalbidetu eta sinergia posibleak bilatuko delarik.

Data

07 Otsaila 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia