Uda honetan zure energia-kontsumoa murriztu
Udako hilabeteetan, etxeetan elektrizitate-kontsumoa handitu ohi da, batez ere hozte-sistemen erabileragatik eta etxetresna elektrikoen funtzionamenduagatik. Hala ere, ohitura txiki batzuekin posible da kontsumoa murriztea erosotasunik galdu gabe.
Aire girotua
Udan kontsumo handienetako bat aire girotua da. Gomendatzen da:
- Tenperatura 26 °C inguruan mantentzea.
- Kanpoko tenperaturarekiko alde handiak saihestea.
- Beharrezkoa ez denean itzaltzea edo programatzea.
Gradu bat jaisteak energia-kontsumoa nabarmen handitzen du.
Hozkailua
Udan hozkailuak gehiago lan egiten du, eta horregatik garrantzitsua da:
- Ateak maiz edo denbora luzez ez irekitzea, kontsumoa % 20 murriztu daiteke.
- Elikagai beroak ez sartzea.
- Elikagaiak zuzenean hozkailuan desizoztea.
- Gailuaren atzealdean aireztapen egokia bermatzea.
Etxetresna elektrikoak
Eguneko ordu zentraletan hainbat etxetresna aldi berean erabiltzeak kontsumoa eta etxeko beroa handitu ditzake. Gomendatzen da:
- Labea, garbigailua edo ontzi-garbigailua eguneko ordu freskoenetan erabiltzea.
- Erabilerak momentu berean ez pilatzea.
Eta ez ahaztu goizeko lehen orduetan edo gauez aireztapen naturala aprobetxatzea.
Iturria: ETXEAN ENERGIA AURREZ DEZAKEZU EROSOTASUNIK GALDU GABE! - Gipuzkoa Argitu