Skip to main content

EnpleGU, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko Garapenen programa

EnpleGU, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako enplegu-aukerak sortzeko Garapenen programa

Proiektuak laguntza eskainiko die gizartean eta lanean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei, esparru publikoan nahiz lan-merkatuan txertatzen laguntzeko. 

Enplegurik eza eta pobrezia-arriskua zuzenean lotuta daude, eta, beraz, pertsonen enplegagarritasuna eta enplegurako sarbidea hobetzeko neurriak hartu behar dira, bazterketa soziolaboraleko arriskua minimizatzeko. Alde horretatik, Goiekik , EnpleGU programa aurkeztu du.

Programa horren helburua da bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak esparru publikoan eta lan-merkatuan txertatzea. 


Bi ibilbide:

• HURBILKETA, oinarrizko gaitasunetan gabeziak dituzten eta lan-merkatutik oso urrun dauden pertsonei zuzendua. Hauek ahalduntzeko talde-tailerretan eta prestakuntza-modulu batean parte hartu ahal izango dute, prestakuntza kualifikatzaile baterako lehen urrats gisa
• PRESTATU, aldez aurretik Hurbilketako prestakuntzak egin dituztenei edo lan-merkatuan sartzeko gaitasuna dutenei zuzendua. Ibilbide honek ekintzailetza baloratzeko aukera eskainiko du. Enpresa-kudeaketan eta ekintzailearentzako beste prestakuntza osagarri batzuk eskainiz. Ibilbide osoan, parte-hartzaileak banakako orientazioko ordu batzuk izango ditu, negozio-plana egiteko, baita talde-orientazio orduak.

Lankidetza proiektua

EnpleGU, GARAPENek eta 6 garapen-agentziak elkarlanean egindako proiektua da. Hauek izango dira parte hartuko duten agentziak: Bidasoako Garapen Agentzia (Bidasoa Bizirik); Cuadrilla de Añana; Leioako Udala – Behargintza; Goierriko Ekimena (GOIEKI); Urola Kostako Udal Elkartea eta Bermeoko Udala - Behargintza. 6 erakunde horiek ahalbidetuko dute EnpleGU Euskal Autonomia Erkidegoko 93 udalerritan ezarri ahal izatea.

Data

14 Otsaila 2025

Kategoria

Laneratzea
Ezin izan dugu zure harpidetza baliozkotu.
Zure harpidetza egin da.

Harpidetu zaitez gure azken berriak jasotzeko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia