HAZILAN+ proiektua aurkezteko jardunaldia
Goierriko Garapen Agentziak, Goiekik, Garapenen koordinaziopean, HAZILAN + proiektua jarri du martxan eskualdeko pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko asmoz.
HAZILAN +
HAZILAN+ laneratzeko proiektu bat da, langabezian dauden pertsona kualifikatuei zuzendua (unibertsitateko titulazioa edo LHko erdi eta goi-mailako zikloa), adina kontuan hartu gabe. Prestakuntza izan arren, kolektibo horrek zailtasun bereziak ditu lan-merkatuan sartzeko, bai esperientzia ezagatik, batez ere berriki amaitutako ikasketak dituzten pertsonen kasuan, edota bai gaur egun enpresek eskatzen dituzten zeharkako gaitasun eta trebetasun ezagatik. Programak arreta berezia jartzen du, halaber, geldialdi baten ondoren lan-merkatura itzuli nahi duten emakumeengan, kasu gehienetan zainketa lanetan egon direlako.
Programaren helburu nagusia pertsona horien enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da, bakoitzaren premien eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatuaren bidez. Horretarako, bi ibilbide zehaztu dira: OSATU (taldekakoa) eta LORPEN (banakakoa):
- Osatu ibilbidea: Talde-saioak izango dira, lan-merkatuan eskatzen diren trebetasunak lortzeko. Hiru fase bereizten dira ibilbide honetan.
- Aktibatu: Gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira.
- Industriara Bideratuz: Goierriko Berrikuntza Guneko eta eskualdeko sektore industrialeko ezagutza eta enpresetara bisitak. Fase honekin ikasleak ekosistema hobeto ezagutuko du.
- Praktikak: Praktikak enpresan benetako esperientzia eskuratzeko helburuarekin egingo dira eta 2-9 hilabete arteko iraupena izango dute. Partehartzaileek praktikak beka bidez burutuko dituzte, gutxienez 480€-ko hileko ordainsaria jasoz.
Lorpen ibilbidea: Lan-merkatuan zuzenean sartzeko banakako ibilbidea. Lanpostua berehala lortzeko gaitasun nahikoa erakusteko gai diren pertsonei zuzenduta dago.
Enpresek gaur egun dituzten erronkei aurre egiteko helburua du programak. Perfil mota askotariko pertsonala falta da inguruan enpresek dituzten beharrei aurre egiteko. Eskulan zuzena, biltegi kudeatzaileak, diseinuan jardungo duten profesionalak, digitalizazio prozesua lideratuko duen pertsona, komertzialak… dira, besteak beste, proiektu honen bueltan hatzeman diren perfilak.
Hazilan + proiektuaren aurkezpen saioa MAIATZAREN 20ean izango da. Interesa duten pertsona guztiek saioan parte hartzeko aukera izan dezaten, bi aurkezpen antolatu dira egun horretan.
- Bata 9:30etatik 10:30etara.
- Bestea 15:00etatik 16:00etara.
Aurkezpenak Goiekiko NBF eraikinean izango dira. Helbidea: Arranomendia 5, NBF eraikina (Goieki), 20240 Ordizia.
Aurkezpera etorri nahi baduzu, eman izena honako esteka honetan: https://forms.office.com/e/aUPQCnj4eW