Skip to main content

Ateak Ireki 2023 programak Goierriko familiei deialdia egiten die

Ateak Ireki 2023 programak Goierriko familiei deialdia egiten die

Ateak Ireki 2023 egitasmoak Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten gazteak ekarriko ditu Goierrira aurtengo udan.

Egonaldia Goierriko familiekin egingo dute, ekainaren 25etik uztailak 16ra. Estatu Batuetako 16 eta 25 urte bitarteko 53 gaztek eman dute izena programan eta gazte hauek hartzeko Goierriko 53 familia behar dira.

Programaren funtzionamendua

Etorriko diren gazteak Goierriko familietan egongo diren arren, ATEAK IREKI egitasmoak, 3 asteko egitarau osoa antolatu du gazteentzako eta afal orduak eta aste-bukaerak familiekin igaroko dituzte. Deskargatu pdf hemen (861 KB) gazte hauek jarraituko duten programaren esku-orria.


Ateak Ireki 2023 Batzen Kultur Elkarteak antolatzen du, NABO (North American Basque Organizations) elkartearekin eta Goiekirekin batera.

Programaren helburuak

Epe ertain luzera begirako proiektu kolektiboa da Ateak Ireki, helburu zehatz hauek bete nahi dituena:

• Ipar Ameriketako Euskal jatorria duten gazteak euskara eta euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea.
• Euskal Herriko familiekin egonaldia egin ondoren, bizi betirako harreman pertsonalak sortzea.
• Ipar Ameriketako Euskal komunitateko gazteak, Euskal Herriko etxeetan jaso ahal izateko sarea osatzea.
• Elkar ezagutza indartzea, batez ere gazteei begira. Zubiak eraikitzea.
• Trukea sustatzearen bidez euskal herriko gazteak euskal diaspora ezagutzeko bideak zabaltzea.
• Euskal Herria ezagutzea maila guztietan (kirola, dantza, bertsolaritza, musika, erakundeak, kooperatibak, enpresak, gizarte eragileak, unibertsitateak, …).

Nork daki Ipar Ameriketako euskal gazte hauek non egongo diren 20 urte barru? Dauden tokian egonda, euskal kulturaren aldeko pertsona aktiboak izatea nahi da.

Informazio gehiago eta familien izen emateak: www.ateakireki.eus

Data

23 Martxoa 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00