IMG 2802Atzo arratsaldean zehar, Goierriko energia mahaiaren ekintza plana aurkeztu genuen Goierriko hainbat udal ordezkariren aurrean.

Goiekiko Ingurumen arloko teknikariak eman zion hasiera jardunaldiari, ondoren ekintza planeko hainbat proiektutan kolaboratzaile diren Aizkorpe taldeak eta Orkli taldeko Ekanban enpresako kideek jarraipena emanaz. 2015ean hasiera eman zitzaion proiektu hau, urtez urte joan gara eguneratzen prozesu parte hartzaile baten bidez, Goierriko herritarrek energiaren aferarekiko dituzten kezkei aurre egiteko.

2017 urtean Gipuzkoako Foru aldundiaren diru-laguntzari esker Goierriko energia plana (2018 - 2025) gauzatu zen. Plan honen baitan eskualdearen diagnostikoa irudikatu zen eta hurrengo zazpi urteetarako lerro estrategikoak eta ekintza zehatzak definitu ziren eskualdeko eragile ezberdinen artean. 

2018-2019 urtean zehar lehen jarduerak gauzatu ziren eta lortutako emaitzak positiboak izan zirenez, 2020 urterako ere ekintza eta azterketa desberdinak definitu ziren.

Proiektu honen xedea da 2020 urtean zehar Goierriko energia planaren baitan zehaztutako lerro estrategiko garrantzitsuenak abian jartzea. Horretarako Goierriko eskualdeko energia mahaiak jarduera planaren hirugarren urterako lehenetsi dituen lan lerroak hurrengoak izan dira:

  1. Eskualdeko sektore guztietan kultura energetiko berri bat ezartzea, non ardatz estrategiko nagusiak kontsumo energetikoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoaren hobekuntza diren.
  2. Kudeaketa energetiko jasangarria administrazio publikoan.
  3. Auto-hornikuntza energetikoa indartzea Goierriko sektore guztietan energia berriztagarrien erabilpenaren bidez.
  4. Eskualdeko eraikin publikoetan energia berriztagarrien ekoizpena sustatu.
  5. Eskualdeko industria sektorean energia berriztagarrien ekoizpena sustatu.

3)  Eskualdeko agente desberdinak eta herritarrak trantsizioaren partaide bilakatzea    sustatu.

4) Garapen jasangarrirako helburuak ezagutzera eman (GJH: 7, 11 eta 13).

5) Ekintza-planaren jarraipena eta koordinazioa.

Atzo egin zen aurkezpenak duela hiru hilabete egina behar zuen eta jadanik ekintza batzuk martxan jarriak, baina denon ahotan dabilen krisiak plangintza honen exekuzioan albo kalteak sortu ditu.

IMG 2774

IMG 2780

IMG 2798